
Getaria
Potzuaga Gaineko modifikazioari behin behineko onarpena eman zaioSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Potzuaga Gaineko modifikazioari behin behineko onarpena eman zaioApirileko azken asteartean, hilaren 29an, ezohiko Udalbatzarra egin da, eta, bertan, behin-behineko onarpena eman zaio Getariako Arau Subsidiarioetako Potzuaga-Gaina eremu urbanistikoaren aldaketa puntualari.
Apirilaren 8an izandako batzordean dokumentua aho batez onartu ostean, Udalbatzarrean behin-behineko onarpena eman zaio, EH Bilduren aldeko 6 botoekin eta EAJko 5 zinegotzien abstentzioarekin.
Getariako Udalak 2023ko urrian prozesua martxan jarri ondoren, eta dagozkion parte-hartzerako bideak ezarri eta legeak agindutako hainbat tramite egin eta gero, Udalbatzak 2024ko urrian eman zion lehen onarpena Arau Subsidiarioen aldaketari.
Espedientea 45 egunez jendaurrean egon eta gero, 9 txosten sektorial eta 6 alegazio jaso dira. Jasotako txosten sektorialek ez dute dokumentuan eraginik izan, aldekoak edo aldaketa ez-esanguratsuak eskatzen baitzituzten.
Bestalde, herritarrek jarritako alegazioetan, ordenazioaren hainbat alderdi aldatzeko eskatzen zen. Santiago Peñalba arkitektoak gidaturiko lantaldeak eta udal-arkitektoak alegazioak aztertu ondoren, zenbait aldaketa txertatu dira dokumentuan, horietan esanguratsuena mugikortasunari loturikoa.
Herrerieta, Potzuaga, Erruera eta Sahatsaga kaleen artean sortzen diren bidegurutzeak seguruago egiteko helburuarekin, eremuaren bide-antolamendua aldatu da. Hasierako onarpeneko dokumentuan, gaur egungo errepideak, ahal zen heinean, bere horretan uztea zen helburua, baina behin-behineko bertsioan konfigurazioa aldatu egin da, erabaki horrek karga urbanistikoak handitzea dakarren arren.
Behin-behineko dokumentuan jasotzen ziren eraikigarritasuna eta gutxi gorabeherako etxebizi-tza-kopurua ez dira aldatu: guztira 100 m2-ko 200 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da; etxebizitza horietatik guztietatik, 110 babes ofizialekoak izango lirateke (% 55), 40 tasatuak (% 20) eta 50 libreak (% 25). Ordenazioaren ildo nagusiei ere bere horretan eutsi zaie, lehen aipatutako bide-antolamenduari dagozkionak izan ezik.
Udalaren behin-behineko onespen honen ondoren, dokumentua bi erakunde hauetara bidali beharko da, aldi berean, derrigorrezkoak eta lotesleak diren txostenak egin ditzaten: Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen-zerbitzura, ingurumen-agiri estrategikoa egin dezan, bi hilabeteko epean eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketaren Batzordera, ebazpena eman dezan, hiru hilabeteko epean.
Behin txosten horiek izatean, eta Getariako Udalak 7.000 biztanle baino gutxiago dituenez, Arau Subsidiarioen aldaketa, Po-tzuaga-Gaina eremuari dagokiona, Gipuzkoako Foru Aldundira bidali beharko da, behin betiko onarpena eman diezaion.
Ondo bidean, dokumentua urte amaierarako egon daiteke behin betikoz onartuta. Hortik aurrera, Potzuaga-Gaina eremua gara-tzeko hirigintza-araudiak eskaturiko gainontzeko dokumentuen lanketa hasi beharko da (kudeaketa-dokumentuak, urbanizazio-proiektua eta eraikuntza-proiektua), prozesu luze honen helburua gauzatu ahal izateko: getariarrek herrian bertan prezio duineko etxebizitza lortzeko aukera izatea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.