Getaria
Pepita Enbil eta Doinua Musika Eskolako Folklore Abesbatzak gaurArratsaldeko zortzietan Salbatore elizan Getariako eta Legazpiko musika eskoletako abesbatzak kantari izango dira
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Ostirala, 4 apirila 2025, 20:29
Getariako Pepita Enbil Musika Eskolako abesbatza eta Legazpiko Doinua Musika Eskolako Folklore Abesbatzaren arteko topaketa izango da gaur herrian.
Arratsaldeko 20:00etan emanaldia elkarrekin eskainiko dute Salbatore elizan. Abesbatza bakoitzak bere abestiak kantatuko dituzte eta ondoren bi abesbatzek elkarrekin beste batzuk abestuko dituzte.
Datorren apirilak 12an, hurrengo larunbatean, Legazpiko Latxartegi aretoan eskainiko da kontzertu hau bera. Pepita Enbil Musika Eskolako abesbatza bertara joango da biek berriro elkarrekin emanaldi bat eskaintzeko.
Entzunaldiak
Pepita Enbil Musika Eskolak datorren astean entzunaldiak antolatu ditu. Horrela, datorren astelehenean, apirilak 7, arratsaldeko 18:00etan perkusio, pandero, eskusoinu eta saxofoi entzunaldia egingo dute banda gelan. Asteartean, apirilak 8, entzunaldia Pietako kaperan izango da, hau ere 18:00etan eta bertan joko duten musika tresnak gitarra, biolina, biolontxeloa, eskusoinua eta bateria izango dira.
Asteazkenean, apirilak 9, famili tailerra egingo dute, 4, 5 eta 6 urteko gurasoentzat. Eta azkenik, apirilak 10, ostegunean, piano, flauta, eta kantu entzunaldia iragartzen dute, arratsaldeko 18:00etan bandaren gelan.
Azalpenik jaso nahi izanez gero deitu 688 842 049 telefono zenbakira edo idatzi posta elektroniko hauetako batera; zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus edo idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus.