Getaria
Nazioarteko Jakien IV. Azoka datorren urriaren 18an egingo daArtzape Euskara Elkarteak antolatuta, bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 2 de octubre 2025
Nazioarteko Jakien IV. Azoka datorren uriaren 18an egingo da. Artzape Euskara Elkartea da ekimen hau aurrera ateratzen duena, Getariako Udalarekin elkarlanean.
Publicidad
Dagoeneko ari dira egun berezi hori prestatzen, non herrialde ezberdinetako pertsonak euren lurraldeko jakiak prestatzen dituzte eta ondoren bertaratzen direnei eskaini.
Atzerritik gurera etorritako herritarrak izaten dira beraz egun horretan protagonistak eta beraiei zuzentzen da antolaketa Nazioarteko Jakien IV. Azokan euren sukaldatzearen berri eman dezaten. Partehartzaile bakoitzak bere jatorrizko herrialdeko janariren bat prestatu eta plazara eraman behar du eta ondoren, dastaketa irekia egiten da.
Zerbait prestatzeko gogoa dutenek 688 716 609 telefono zenbakira deitu dezakete edo idatzi Whatsapp mezu bat zenbaki berberara. Beste aukera izan daiteke baita info@artzape.eus helbide elektronikora idaztea ere.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión