Getaria
Nazioarteko Flysch Organo Zikloa Getarian igandeanSalbatore elizan arituko dira Laura Moyano, José Belmonte eta Miguel del Barco iluntzeko 19:30ean
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 17 de julio 2025, 20:32
Hamargarren edizioa du Nazioarteko Flysch Organo Zikloak aurtengoa. Elizetan ezkutuan dauden organoak erdigunean jartzea da egitasmoaren helburua, «ondarea, musika eta erakarpen turistikoa eszenatoki apartetan konbinatzen dituen proposamen berezi» bilakatzen delarik.
Publicidad
Hala definitu zuen aurkezpenean Goizane Alvarez Kultura diputatuak. Ohiturak hala nahita, aurtengoan ere geldialdia egingo du Getarian. Igande honetan, uztailaren 20an, izango da, 19:30ean hasita Salbatore Elizan.
Laura Moyano sopranoa izango da gurean, eta José Belmonte biolinean eta Miguel del Barco organoan edukiko ditu lagun. Sarrera doakoa da. Dena den, aipagarria da zikloaren baitan egingo diren zenbait kontzertutako dirua bi elkartetara bideratuko dela: hain zuzen, AFAGI-ra (Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkartea) joango da Deban bildu zutena, eta AECC-ra (Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea) Oriokoa. Getariakoaren ostean, hilaren 26an izango da azken hori, 20:00etan hasita San Nikolas Elizan.
A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako San Salvador elizan dago kokatua; organoak 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión