Getaria
Jubilatu eta Pensionisten Elkarteak Errioxara bidaia prestatu duOtsailaren 12an egingo dute eta izena ostirala baino lehenago eman behar dute interesatuek
Datorren asteazkenean, hilak 12, Errioxara bidaia antolatu du Getariako Jubilatu eta Pensionisten Elkarteak. Bidaiariak 08:15ean aterako dira Getariatik, eta 10:30ean egingo dute lehen geldialdia. Bertan, Castejoneko (Nafarroa) bodega bat bisitatuko dute. Goizeko ibilbidea amaitzeko, Igeako Paleontologia Interpretazio Zentroa eta dinosaurio aztarnak bisitatuko dituzte 12:00etatik aurrera. Txoko oso berezia da hau, Errioxan aurki daitekeen leku berezi bat, dinosaurio aztarnak ikusi daitezkelarik. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Azagrako Hostal Venecian. Menua honela osatuta egongo da: zainzuriak, piperrak, kontsomea, paella, ganbak, arkumea eta tarta. Arratsaldea igaro ondoren, iluntzeko 20:00etan itzuliko dira Getariara.
Publicidad
Izen-ematea ostirala, hilak 7, baino lehen egin behar da; Laboral Kutxan 60 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan. Kontu korronte honetan egin behar da diru sarrera, 192000 9799.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión