Getaria
Jubilatu elkarteak bidaia berria antolatu du Irun eta PasaiaraMaiatzaren 22an egingo dute, datorren ostegunean, eta izen ematea 20a baino lehenago egin behar da
Getariako Jubilatu eta Pensionisten Elkartea ez da geldirik egoten den horietakoa eta bidai berri bat proposatzen du datorren asterako, maiatzak 22 ostegunerako.
Oraingoan, egun bateko irteera izango da, beraz hurbileko txokoak ezagutu ahal izango dira, Irun eta Pasaia.
Bidaiari irteera goizeko 9:00etan emango zaio eta ikusi ahal izango den lehen txokoa Plaiaundi Parke Ekologikoa izango da, goizeko 10:00ak aldera hasita.
Hamaiketakoarekin indarrak berritu eta eguerdiko 12:00etan Irunen, Oiasso Museora bisita egingo da. Bertatik atera ondoren, bazkaltzera joateko unea helduko da eta horretarako Hondarribiara joango dira (bi kroketa, arrainzopa/menestra/babarrubak aukeratzeko eta bakailoa tomate saltsan).
Arratsaldean, Pasaiako Albaolara bisitaldia egingo da 17:00etan eta besterik gabe 19:00etan Getariara itzulera egiteari ekingo diote.
Bidaiara joan nahi dutenak izena eman dezakete Laboral Kutxan (Bidaiak kontuan) 60 euro ordainduz maiatzaren 20a baino lehen.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.