Getaria
Iturzaeta Eskolak abesti bat sortu du 'Infinitura goazen' izenarekinJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 16 de julio 2025, 20:15
Ekaina amaitzearekin batera itxi zuen Iturzaeta Herri Eskolak 2024-25 ikasturtea. Bukaera, ordea, berezia izatea nahi zuten eta irribarre batekin amaitu. Horretarako, Eskolako abestia sortu du Iturzaetako komunitatea osatzen dutenen artean. Sortze prozesua oso aberasgarria izan da eta oso pozik daude emaitzarekin.
Publicidad
«Musikak alaitu, batu eta elkartu egiten gaitu, eta Eskolan ere hori lortu nahi izan dugu. 'Infinitura goazen' izena jarri diogu abestiari eta Iturzaetan euren ibilbidea egiten duten haurrei, norbere infinitura abiatzeko gonbita egiten zaie» adierazi du zuzendaritzak.
Izan ere, Iturzaetan dauden 2 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei euren bidea egiteko tresnak eman eta aukerak zabaltzeko lanean dihardute, elkarren bidaide, elkarren bidelagun.
Abestiarekin batera, bideo bat ere egin dute. «Eskola eta herria erakutsi nahi izan ditugu irudien bidez, herriko eskola garelako eta elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko dugulako».
Bideoklipa ikusi eta entzun nahi dutenek YouTuben topatu dezakete ondoko helbidean: youtube.com/watch?v=jrFz6J2vP68.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión