Getaria
Igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko du Gure Txeru ElkarteakSei herrietako dantzari taldeak bilduko dira Getarian herriko kaleak dantzaz betetzeko
Udaberriaren etorrerarekin, Gure Txeru Elkarteak dantza festa antolatzen du urtero. Igande honetan, apirilak 6, Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Getarian.
Publicidad
Betiko legez, beste herrietako dantzari taldeak gonbidatzen dituzte eta aurten, sei dantza talde elkartuko dira goizean herriko kaleak dantzaz betetzeko.
Oiartzun, Lezo, Pasai Donibane, Lesaka, Zarautz eta Getaria herrietako dantza-taldeak, 11:15ean kalejirari ekingo diote elkarrekin Sahatsaga goitik hasita herriko kaleetan zehar. Takde bakoitzak ibilbide ezberdinak egingo dituzte eta noizbahinka geldialdiak eginaz, euren dantzak eskainiko dituzte.
13:00etan, Frontoian, emanaldi bateratua egingo dute, eta eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia izango dute denak. Arratsaldeko 16:00etan, erromeria abian jarriko dute, Elizagoien Ahizpekin, eta gaztetxoak danatzan aritzeko aukera izango dute, amaitzean dantza talde bakoitza bere herrira itzuli arte. Eguraldiak laguntzen badu, festa giroa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión