Getaria
Hondarribiarekin borroka polita izan du Galiziako uretan EsperantzakSailkapen orokorreko bosgarren postua lortzeko aukerarekin jarraitzen du Ion Larrañagaren ontziak
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Astelehena, 1 iraila 2025, 20:04
Getariako Arraun Elkarteko taldeak patxadaz egin du Galiziako bidaia asteburu honetan. IV Bandera Concello de Bueu estropada larunbatean eta 'XVIII Bandeira Concello De Ares' izenekoa igandean lehiatzen zuten eta denboraldia ikusita entrenamendu bat bezala hartzeko moduan ziren getariarrak.
Baina une hauetan Esperan-tzak duek kirol maila ikusita, bi saioetan lana gogor egingo zutela pentsatzen zuten zaleek eta horrela izan zen. Begi bat osteguneko Kontxako kanporaketan izan arren, Galizian ere bazegoen zereginik.
Alde batetik estropadak lehiatu behar ziren eta bestetik Hondarribiarekin duten puntu diferentzia laburtzeko aukera zegoen. Hori egin zuten larunbatean Bueun. Txanda berean dira Eusko Label Liga bukatu bitartean eta bien arteko borroka oso polita izan daiteke.
Larunbatean estropada bikain bat egin eta Hondarribiari bi puntuko aldea ateratzen zioten, Ondarroa bien artean sailkatu ondoren. Esperantza bere txanda menpean hartu eta lau oliarren atzetik geratzen zen berriro, bosgarren tokian.
Igandean, Areseko uretara joan eta berriro berdeekin zita zuten bigarren txandan. Oraingoan Hondarribiakoak hartu zioten aurrea getariarrei eta azken luzea erabakiorra izan zen, Ondarroako trainerua, bezperan gertatu bezala, bi ontzien artean ez sailkatzeko. Hirugarren ziabogan bizkaitarrak 15:41 ezarri zuten eta Getariak berriz, 15:59. Hondarribiak bere aldetik 15.53 eko denbora egiten zuen. Hiru on-tzien artean borroka polita izango zen. Azken luzean lehenengo txandakoak arazoak izan zituzten eta getariarrak Hondarribiaren bila joan ziren. Helmugan lau segundoko aldea ateratzen zuten berdeak eta bosgarren tokian bukatzen, getariarren aurretik. Beraz une hauetan, Galiziako bidaia bukatuta, bi traineruen artean diferentzia hiru puntukoa besterik ez da eta oraindik bi estropada geratzen dira.