Borrar

Getaria

Herriko gazteek alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntza eskatu ahalko dute

Argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta , interesatuak, 15 egun baliodun izango ditu eskaria aurkezteko

Viernes, 27 de junio 2025, 21:32

Getariako Udalak 2021eko uztailaren 27an onartu zuen Getariako Herrian 18 eta 35 urte bitarteko adina duten gazteei etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak ematea arautuko duen ordenantza. Bere xedea, bereziki, herriko gazteei beren ematzipazio bidean laguntzea da.

Etxebizitza arazoa herritarrei gehien kezkatu eta eragiten dien arazoetako bat da. Getariako Udala, horren jakitun, eta herritarrak beraien bizi proiektua herrian egiten segitu ahal izateko, hainbat neurri hartzen ari da. Horietako bat da gazteek etxebizitzaren alokairu gastuak ordaintzen laguntzeko duen dirulaguntza.

Diru-laguntza hau, 2025-2027ko diru-laguntzen plan estrategikoan txertatu du Getariako Udalak eta bertan 9.000 euroko diru-poltsa ezarri.

18 eta 35 urte artean

18-35 urte bitarteko herriko gazteek eska dezaketen diru-laguntzaren zenbatekoa hileko alokairu prezioaren %75 izatera iritsi daiteke, gehienez ere hilean 250 euroko Laguntza eskaera bakoitzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako. Deialdi honetan 2025ko ekainaren 30era bitarteko alokairu gastuak soilik kontutan izango dira, eta 2025ko abenduan egingo den bigarren deialdiarekin, uztailetik abendura bitarteko gastuak ordainduko dira.

Aurkezten diren gazteek bete beharrko baldintzen artean dago urteko diru sarrerak, eskatzaile bakarra bada, gehienez 28.000 euro gordin izatea. Etxebizitza partekatzen badute, hau da, bi eskatzaile edo gehiago badira, urteko gehieneko diru sarrera 35.000 euro gordin izatea.

Informazioa webgunean

Azkenik esan, interesdunek informazio guztia Getariako Udalaren web-gunean aurki dezaketela. Baita aurkeztu beharreko dokumentazio guztia. Eskabideak presentzialki Udaletxeko harreran edo elektronikoki (B@k-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela... Ziurtagiri digitala izan behar da) webgunetik eskatu ahalko da, 'Eskaera Orokor' bat eginda. Baita ere 39/2015 Legeak ezarritako bestelako tokietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko gazteek alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntza eskatu ahalko dute

Herriko gazteek alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntza eskatu ahalko dute