Getaria
Getariako Udalak 2026ko herriko egutegia banatuko duEgutegiko argazkien gaia San Anton mendiko biodibertsitatea izatea erabaki da
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 5 de diciembre 2025, 20:22
Azken urteetan egin bezala 2026an ere, getariarrak herriko egutegia izango dute, gure herrira egokitutako kalendarioa.
Publicidad
Aurten egutegia zipriztinduko duen gaia San Anton mendiko biodibertsitatea izango da. Azken hilabeteetan Arkamurka eta Aranzadiko lagunekin San Anton mendian dugun altxor paregabea ezagutzeko aukera izan dugu.
Bertako izaki bizidunen inguruko ikerlan ederra egin du Aranzadiko kide den Joxepok eta Udalarekin elkarlanean panelak, hitzaldiak, irteerak eta web-gunean atal berezitu bat eskaini zaio guztiari.
Orain, argazki eta bideotxo eder batzuk lagunduta, 2026ko egutegian jasoko dira txoko polit horretako hainbat iruditxo.
Datozen egunetan egutegia herriko buzoi guztietara banatuko du Artzapek. Nahi duenak dagoeneko Turismo Bulegoan ere eskuratu ahalko du (buka-tzen diren arte).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión