Getaria

Getariako EAJak autobus zerbitzua ezarri du irailaren 28an Forondan ospatuko den Alderdi Egunera joateko

Izen ematea datorren igandea bitartean egin daiteke eta EGIren kanpaldira joateko aukera ere izango dute interesdunek

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 17 de septiembre 2025, 19:56

Getariako Eusko Alderdi Jeltzaleak jakitera eman duenez, Alderdi Eguna ospatuko dute jeltzaleek datorren irailaren 28an, igandea, Forondan (Araba),

Publicidad

'Batzen gaituzten hariak' lelopean egingo dute bilkura hau. Hori horrela, Getariako batzokiak autobusa jarri du Alderdi Egun horretara joan ahal izateko. Izen emateko epea irailaren 21 artekoa izango da, datorren igandea.

Interesa duen edonork honako baliabideak erabil ditzake izena emateko: 633 385 009 telefonora deituz edo WhatsApp bat bidaliz, getariabatzokia@ gmail.com e-postara mezu bat bidaliz. Autobusa irailaren 28ean goizeko 09:00etan irtengo da herriko autobus geltokitik (Zumaiako noranzkoan).

EGIren kanpaldia

Bestetik, Getariako Alderdi Jeltzaleak jakinarazi du baita ere, EGIren kanpaldia irailak 26 eta 27an izango dela eta bertaratzeko ere autobusa izango dela Zarauztik. Parte hartu nahi duen orok bide beretik eman dezake izena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad