Getaria
Getariako banderak igande honetan jokoan11:20 aldera abiatuko da I. Getariako Ikurrina-Iparragirre 75 urte Sari Nagusia; Getariako XVI. Ikurrina-Ameztoi Sari Nagusia, berriz, 12:20 inguruan hasiko da
Artzapen aurkeztu zituzten II. Getariako Ikurriña-Iparragirre 75 urte Sari Nagusia eta XVI. Getariako Ikurriña-Ameztoi Sari Nagusia estropadetan banatuko diren bi ikurriñak. Bertan izan ziren udaletxetik Ekaitz Esteban (Kirol zinegotzia), Ane Loidi (Gizarte zerbitzutako zinegotzia) eta Ainitze Gereka (Gaztediako zinegotzia) eta Haritz Alberdi alkatea. Getariako Arraun Elkartetik berriz, Xabier Goikoetxea presidentea eta Zuzendaritzako kide diren Joxe Manuel Gorostiaga, Markos Aizpuru eta Luis Azpeitia.
EuskoTren Ligako azken estropada izango da Getariakoa (11:20) eta ondoren TKE Ligakoa (12:21) eta 2. txandan lehaiatuko du Esperantzak.
Marea marroia
Zaleen artean oraindik kamixeta gabe daudenek gaur Turismo Bulego zaharrean 11:00etik 13:00etara eskura ditzakete eta bihar denak marea marroian parte hartzera gonbidatuta daude. Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere kalejira egiteko deialdia zabaldu du Udalak. 11:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, udaletxearen aurrean.
Estropaden ostean, berriz, Eusko Label ligak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin, herri bazkaria izango da Harritarten.