Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Partida ikusgarriak izango dira datorren asteburuan. AMAXKAR

Getaria

Floren Memorialaren lehen jardunaldia jokatu dute, eta prest dago bigarrena

Gaur eta igandean izango dira norgehiagokak herriko frontoian

Jueves, 20 de febrero 2025, 20:30

Gure Txeru Elkarteak antolatzen duen Futbito Txapelketa abian jarri zen joan den asteburuan, eta aste honetan bigarren jardunaldiari emango dio hasiera.

Publicidad

XIII. Floren Memorialeko lehen jardunaldiko emaitzak ondorengoak izan ziren; Izarri 21 - Politena 1, Astillero 10 - Kaia Kaipe 7, Elkano 7 - Galsen 5 eta Itxas Etxe 4 - Maruka 1. Abeta Berri taldeak atseden hartu zuen.

Aurtengo edizioko lehen sailkapenak lau talde ditu buruan, denak ala denak hiru puntu batuta. Izarri da une honetan nagusi gol asko egin baitzituen aurreko jardunbaldian (21 Politenari), eta jarraian Astillero, Itxas Etxe eta Galsen kokatzen dira.

Gaur eta igandean, bigarren jardunaldian, ondorengo partidak jokatuko dira: gaur, gaueko 22:00etan, Izarri eta Maruka izango dira aurrez aurre (epailea Kaia Kaipe). ondoren, 23:00etan, hasiko da bigarren partida, eta bertan izango dira Kaia Kaipe eta Galsen (epailea Maruka).

Igandean, 17:00etan, Abeta Berri - Itxas Etxe arituko dira (epailea Elkano) eta 18:00etan Elkano - Politena (epailea Itxas Etxe).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad