Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Getaria

Euskararen aurkako eraso judizialak salatu ditu udalbatzak

Urtarrileko plenoak bi puntu zituen eta aho batez onartuak izan ziren bi udal taldeen adostasunarekin

Viernes, 3 de febrero 2023, 00:05

Asteartean ospatu zen urtarrileko udalbatza udaletxeko pleno aretoan. Bizkorra izan zen, zeren eguneko gai zerrenda laburra zen (bi puntu besterik ez) eta gainera bi udal taldeak aurrez adostuta eraman ziren.

Publicidad

Lehenengoan EH Bilduk aurkeztutako mozio bat plazaratu zen. Bertan zera azaltzen zuten; 2023 urte hasi berritan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak euskararen aurkako epai bat eman du berriz. Zehazki, Barakaldoko Udalaren erabaki bat baliogabetu dute CCOOen eskariz, eta azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka agertu dira epaileak. Erabaki dute euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan.

Gogoratu zuten hau ez dela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emaniko tankera honetako lehen epaia eta epai hauek ez dira euskararen aurkakoak soilik, EAEko araudiaren eta udal autonomiaren aurkakoak ere badira

Honen aurrean eta EH Bildu eta EAJko udal taldeek aho batez Getariako udalbatzarrean honako erabaki hau hartu zuten:

1.- Gogor salatzen dugu epaitegiek abiatu duten hizkuntza-politikaren judizializazioa, eta euskararen aurka ematen ari diren epaiak, azkena EAEko Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka emandakoa.

2.- Euskal Herriko administrazioei, epaitegiei, eragile politiko, sindikal eta sozialei herritarren hizkuntz eskubideak bermatu ditzatela eta euskararen sustapenaren alde egin dezatela eskatzen diegu.

Publicidad

3.- Udal honek, legedia betez, ondorengo konpromisoak hartzen ditu: Udal zerbitzuetan herritarrei lehen hitza euskaraz egitea bermatuko du. Zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzea bermatuko du

Bigarrengo puntuan, Urola Kostako Udal Elkarteko Estatutuak aldatzeko hasierako erabakia hartzen zuten bi udal taldeek. Honen bitartez, Udal Elkartearen estatutuen 18. artikulua aldatuta, Udal Elkarteko idazkaritza kontuhartzailetzako plaza sortzeko aukera izango da aurrerantzean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad