Borrar
Luis Azpeitia eta Xabier Goikoetxea Zarauzko hondartza ondoan. AMAXKAR

Getaria

«Etorkizunean konturatuko gara zer egiten ari diren mutil hauek»

Xabier Goikoetxea GAEko lehendakariak zaleak gonbidatzen ditu Zarauzko Ikurriñara

Osteguna, 14 abuztua 2025, 20:46

Comenta

Asteburuan, herritik hurbil, Eusko Label Ligako estropada nagusia lehiatuko du Esperantzak eta Zarauzko Ikurriñaren aurkezpenean hitz egin dugu Xabier Goikoetxearekin, Arraun Elkarteko presidentearekin.

Joan den asteburua bikaina egin ondoren, etxe ondoan izango dira Esperantzako mutilak eta burutzen ari diren denboraldia aztertuta Xabierrek zera dio, «etorkizunean konturatuko gara denok zer egiten ari diren mutil hauek azken urteetan. Guk beti diogu izugarria dela egiten ari direna. Denborak jarriko du tripulazio hau bere tokian».

Egia da, Ion Larrañagaren arraunlariak emaitza ikusgarriak lortzen ari direla, urrutira joan gabe joan den asteburuan. «Arazoak izan genituen Galiziara joateko bidaian baina gero uretan oso estropada onak egin genituen. Larunbatean Arousan sei luze eta bost ziabogako estropada gogor batean seigarren amaitzen genuen. Igandean, berriz, denboraldiko emaitza onena lortu genuen Boiron. Bermeorekin izandako borroka ederra izan zen eta helmugan aurrea hartu genion txanda irabaziz. Gainera orokorrean hirugarren bukatu genuen. Honelako emaitzekin, Galiziatik egin beharreko itzulerako bidaia askoz alaiagoa izan zen», dio Xabierrek.

Urte oso berezia izan da aurtengoa, «azaroan zortzi baja izan eta hamar mutilekin geratu ginenean gauzak ilun ikusi genituen. Ontzia osatzeko lanak izan genituen eta orain hor ikusten ditugu seigarren tokian, Eusko Label bezalako Liga indartsu batean».

Azken denboraldiak ere bikainak izan dira. «Lau urtetan Eusko Labek Ligari arazorik gabe eusten diogu, Kontxan hiru urtetan jarraian sailkatu gara eta aurten ere oso maila ona ematen ari gara». Ez du gezurrik esaten Goikoetxeak. 2025 honetan orain arte egindagko estropadetan, denera hamabi, emaitzarik okerrena zortzigarren postua izan da, hiru aldiz, baina gainera azken sei saioetan ez dute emaitza hori errepikatu. Bi aldiz zazpigarren, beste bi seigarren, hiru aldiz bosgarren, beste behin laugarren eta joan den igandean Boiron hirugarren.

Emaitza horiei esker, seigarrenak dira sailkapen orokorrean, 84 puntu batu ondoren eta bosgarrena urrun badago ere, Hondarribia (101 puntu) atzetik dagoen San Juan ere urrun geratzen da (62 punturekin).

Oraindik zortzi estropada geratzen dira eta puntu kopuru onena hobetu dezakete, joan den urtean batutako 130 puntuak ez bai dira urruti ibiliko. Dena den, pausoz pauso joan behar da eta lehendabizi etxe ondoko estropada dute asteburuan. «Getariatik aterako dira traineruak eta zaleak ontzia agurtzera etortzen dira, oso polita izaten da. Gero oinez joan daiteke Zarauzko Ikurriña ikustera eta beti izaten dira getariar zaleak bertan. Betidanik egon dira jarraitzaileak Zarauzko saioan eta azken urteetan TKE Ligan gaudenetik arrazoi handiagoa bertaratzeko». Jakina bihar arratsaldean eta etzi eguerdian Zarautzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Etorkizunean konturatuko gara zer egiten ari diren mutil hauek»

«Etorkizunean konturatuko gara zer egiten ari diren mutil hauek»