Getaria
ElkarEKIN Lanean programaren hiru ibilbideen izen-ematea zabalikEmakumeak Industrian, Zaindu Urola Kosta eta Urola Kosta Sukaldatzen dira hiru ibilbideak
Gipuzkoako Foru Aldundiko ElkarEKIN Lanean estrategiak pertsonen laneratzea sustatzea du helburu. ElkarEKIN Lanean programaren baitan pertsonen laneratzeko prozesuan hainbat prestakuntza edota ibilbide jarriko dira martxan.
Publicidad
Baldintza izango da langabezia egoeran egotea eta ibilbidea amaitzean lanerako eskuragarritasuna eta aukera izatea.
Emakumeak Industrian, Zaindu Urola Kosta eta Urola Kosta Sukaldatzen: laneratzea sustatzeko 3 ibilbideren izen-ematea zabalik dago, eta urriaren 3a izango da azken eguna. Izena emateko interesa dutenek hainbat aukera izango dituzte: zuzenean eman dezakete izena, mezu elektroniko bat bidalita (lanpoltsa@urolakosta.eus), telefonoz deituta (943890808), edo Urola Kosta Lan Poltsako datu-basean sartuta, bere profileko prestakuntza atalean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión