Igarate industrigunea zerutik ikusita.
Getaria

'ETE Digitala Urola Kostan' enpresentzat laguntza ekimenari astelehenean emango zaio hasiera

Guztira lau jardunaldi eskainiko dira, guztiak online. Bertan datuen kudeaketa eta balorazioa izango dira hizpide

Sábado, 4 de febrero 2023, 00:01

Gaur egun alor digitalak gero eta pisu handiagoa du enpresa munduan. Are gehiago, digitalizazioa funtsezko alorra bilakatu da enpresen eraldaketarako eta jada ezinbestekoa da datuen kudeaketa integral egoki bat izatea enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko.

Publicidad

Hori aintzat hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak 'ETE digitala Urola Kostan' egitasmoa jarri du martxan, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaini eta digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten.

Horretarako, ekimen hau lau helburu edo urrats garrantzitsuren baitan egituratzen da: 1. Digitalizazioari buruzko informazioa jasotzea: lehen urratsa izango da, hain zuzen otsailean egingo dena. Horretarako, jardunaldiak eta bakarkako bilerak aurreikusi ditu Udal Elkarteak. 2. Enpresen digitalizazio-maila ezagutzea (diagnosia). 3. Enpresaren eraldaketa digitalerako estrategia garatzea eta lan ildoak identifikatzea. 4. Lehen urratsak emateko laguntza.

Lau jardunaldi antolatu ditu otsailean Udal Elkarteak, guztiak online. Saio horietan, datuen kudeaketa eta balorizazioa izango dira hizpide eta interesdunek saio batean edo gehiagotan eman dezakete izena. Saioak otsailaren 6tik 16ra bitartean egingo dira, 9:30 eta 10:30 artean.

Jardunaldiak %100ean finantzatuta daude eskualdeko enpresentzat eta interesdunek saio batean edo gehiagotan eman dezakete izena. Argibideak eta informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin, Enpresetako zerbitzua (Aintzane Ruesgas). Emaila, enpresa@urolakosta.eus eta telefono zenbakia 943 89 08 08.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad