Getaria
Dena presta, Nazioarteko Jakien IV. Azokan murgiltzekoArtzape Euskara Elkarteak Getariako Udalarekin elkarlanean antolatzen du azoka urtero
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Viernes, 17 de octubre 2025, 20:49
Arratsaldeko 18:30ean ekingo diote gaur Nazioarteko Jakien IV. Azokari, herriko frontoian. Artzape Euskara Elkarteak Getariako Udalarekin elkarlanean antolatzen du azoka urtero eta egitasmoaren helburua da bertako eta hemengo komunitateak sustatzea.
Publicidad
Janaria aitzaki hartuta, kulturen arteko sareak eraikitzeko aukera ezin hobea da gaur arratsaldekoa. Izan ere, zapore berriak probatzeko ez ezik, askotariko hartuemanak izateko espazioa eskaintzen du.
Gero eta herrialde gehiago batzen dira egitasmora; aurtengoan Senegaldik, Kanadatik, Australiatik, Errumaniatik, Argentinatik, Italiatik, Kubatik, Hondurasetik, Nikaraguatik, Boliviatik, Costa Ricatik... etorritako herritarrek eta AEKetako ikasleek prestatuko dituzte platerak.
Fusion H taldeak girotuko du azoka 18:45ean hasita eta taberna ere izango da bertan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión