Getaria
Bilera irekiak Askizun eta Mian aurrekontuetan parte hartzeko20:00etan gaur Askizuko Elkartean eta bihar ordu berean Miako Elkartean
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 7 de octubre 2025, 20:31
Getariako Udalak herritarrekin elkarlanean egin nahi duen parte-hartze prozesua zabaldu du Getaria hobetzeko bidean. 2026ko aurrekontuak prestatzen joateko getariarren laguntza ezinbestekoa da.
Publicidad
Herritarren ideiak, proposamenak eta beharrizanen berri izatea da helburua eta parte-hartze prozesuaren barne auzoak bere tokia izango dute beste behin.
Horrela gaur eta bihar bilera irekiak egingo dira. Gaur iluntzeko 20:00etan hasita Askizu auzokoekin egingo da lehenengoa eta bihar ordu berean Miakoak izango dute aukera euren proposamenak plazaratzeko. Deialdia Askizuko Elkartean eta Miako Elkartean egingo da eta auzokideak gonbidatuak daude hitza hartu eta proposamenak ezagutzera emateko.
Bestalde, Udaleko webean, www.getaria.eus, nahi dutenek bilatuko dute galdetegi bat herriaren interesekoak diren hainbat alorren inguruanduten iritzia emateko.
Paperean egin nahi izanez gero, gerturatu Udal bulegoetara eta bertan egin ahalko dira proposamenak. Azken eguna urriak 12a izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión