Getaria
Bihar Kontxako estropadarako autobus zerbitzu berezia dagoOndorengo bi igandetan Marea Marroiak Donostiara joateko aukera berezia izango du
Juan Mari Zubiaurre
Getaria.
Ostirala, 5 iraila 2025, 20:28
Getariako Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarri ditu bai Kontxako Banderaren sailkapen-estropadarako ( joan den ostegunean), eta baita Kontxako Banderarako (irailak 7 eta 14, igandeak).
Ostegunena sailkapena lortu zutela ikustean, getariar zaleak bi igande hauetarako planak egiten hasi ziren. Marea Marroiak Donostiako portuan bere presentzia erakutsi zuen sailkatze saioan eta bihar eta datorren igandean hori berbera egin nahiko dute.
Kontxako bandera lehiatuko den bi igandeetan, hilak 7 eta 14, UK11ren zerbitzu bereziak egongo dira 09:00etan eta 10:30ean. Getariatik atera, Orioraino joan, AP-8a hartu eta Antiguatik sartuko dira Donostiara. Beraz ez dago aitzakiarik, bihar eta hurrengo igandean Esperantzari bultzada ematera autobusean joan daiteke.
Kirol arloan, kanporaketa bukatu eta sailkatuen izenak ezagutu ondoren, biharko txandak zozkatu ziren eta Getaria lehenengoan egongo da, Orio, Urdaibai eta Zierbenarekin batera.