Getaria
Larunbatean jokatuko dira Floren Memorialeko futbito txapelketaren finalak
Secciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Larunbatean jokatuko dira Floren Memorialeko futbito txapelketaren finalakXIII. Floren Memorialeko futbito txapelketaren finalak, larunbat honetan, ekainak 7, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta hiru partida jokatuko dituzte.
Duela bi aste jokatu ziren finalerdiak eta ikusmin handia sortu zuten, norgehiagoka borrokatuak eta gol ugari lau partidetan izan baitziren.
Kopako finalerdietan, lehen partidan, Abeta Berri taldeak 4 eta 2 irabazi zion Galsen taldeari eta bigarren kanporaketan, Maruka taldea izan zen garaile, 5 eta 3 nagusitu bai ziren Elkano taldeari.
Ligako beste bi finalerdietan lehen finaleko txartela Izarrik lortu zuen, 5 eta 2 irabazi ostean Kaia Kaipe taldeari. Azken partidan, Astillero eta Itxas Etxe aurrez aurre eta gorabehera askoren ondoren, finala jokatzeko eskubidea Astillero taldearentzat izan zen 4 eta 3koa lortu ondoren.
Larunbateko finaletan lehendabizi Ligako 3. eta 4. postuak erabakiko dituzte arratsaldeko 17:00etan hasita. Ondoren, Kopako finala jokatuko da baina aldaketa batekin, Maruka eta Galsen izango dira (18:00) Abeta Berrik osatzerik ez baitu izango. Azkenik final handian (19:00) Izarri eta Astillero neurtuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.