Getaria
Bere txanda irabazita, Esperantza bosgarren izan da KontxanErakustaldi ederra eman zuten lehen txandan nahiz eta arraunean ez zutela nahi bezala gozatu esan
Juan Mari Zubiaurre
getaria.
Lunes, 15 de septiembre 2025, 20:12
Marea Marroiak berriro Donostiako kaleak eta bereziki portua alaitu zuen igande eguerdian. Esperantzak lehen txandan lehiatzen zuen eta hasieratik burua erakutsi eta paladaz palada tartea zalbaduz joan ziren beste hiru traineruekiko.
Publicidad
Helmugan onenak izan ziren eta bigarren txandan zer gertatzen zen itxarotea besterik ez zen geratzen. Lanak bukatuta Gorostiagak adierazi zuenez ez zuten nahi bezala gozatu arraunean, amaieran bakarrik, baina pozteko emaitza lortu zutela azpimarratu zuen. Kale zozketa egin zenetik kezka sortu zen arraunlari eta zaleen artean baina azkenean erakutsi zuten indartsuenak zirela txanda horretan, edonondik joanda ere.
Zaleek bat egin zuten bere traineruarekin portuan, erakutsiz herria beraiekin dagoela eta oraindik beste bi saio izango dituztela Eusko Label Liga amaitzeko. Donostian, Kontxako Banderan bosgarren amaitu dute eta gehiago nahi dute 2026an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión