Getaria

Antzerki inprobisatuko ikastaroa bihar hasiko da Egoitz Aizpururen eskutik

Bertan parte hartu nahi dutenek 670789299 telefono-zenbakira dei dezakete

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 23 de septiembre 2025, 20:29

Bihartik aurrera, ostegunero bilduko dira Alondegian, arratsaldeko 18:45etik 20:45era, antzerki inprobisatuko ikastaroan parte hartu nahi duten getariarrak.

Publicidad

Egoitz Aizpuru aktore eta irakasleak gidatuko ditu saioak beste behin. Zortzi urtez Madrilen ikasten eta emanaldiak egiten igaro ondoren, bere ametsa, euskarazko antzerki inprobisatuko antzezpen bat izatea zela azaltzen zuen orain urtebete, baita gisa horretako klase jarraituak gure hizkuntzan ematea. Herrian inprobisazio eskolak dinamizatuko dituen bigarren urtea izango da, itxuraz bere asmoak gauzatzen hasi dira herrian.

Ikastaroak antzerki inprobisatuan oinarritutako teknikak landuko ditu, momentuan bertan istorioak sortzeko gaitasuna garatuz. Irudimena, jolasa eta talde-lana uztartzen dituen diziplina honek barruan dugun sormena piztea izango dute xede.

Interesa dutenek saio bat probatzeko aukera izango dute bestelako loturarik gabe. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, 670789299 telefono-zenbakira dei dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad