Getaria
Antxoaren kostera hasi eta berehala ekarri dute porturaPrezioek behera egin dute kopurua handitzean, eta garai bateko sirena entzun da portuan
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Asteazkena, 12 martxoa 2025, 19:55
Astelehenean ekin zioten herriko arrantzaleek antxoaren kostera berriari. Denboraldi berria hamar eguneko atzerapenarekin hasi da, kuota kudeatzeko sistema aldatzeko abiatu dituzten negoziazioen ondorioz.
Lehen egunean bertan Kantauri itsasontzia izan zen lehena Getariako portura itzuli eta lehen harrapaketak saltzen hasi zena, eta kiloa 6,50 euroan saldu zuten.
Bigarren egunean kopuru handiagoa lurreratu zuten, eta prezioek nabarmen egin zuten behera, kiloa 0,70 euroan saldu baitzen, batez beste. Arrantzaleak haserre azaldu dira egoeraren aurrean.
Sirena berriz joka
Duela gutxi iragarri genuen bezala, Getariako Udalaren eta Elkano Arrantzaleen Kofradiaren elkarlanari esker, sirena hotsa berriro entzun da herrian. Salbatore Deunaren elizako kanpandorretik sirena kolpe bat jo zuten, antxoa zetorrela iragarriz.