Getaria
Aldundiak dirulaguntza emango dio Getariari udal hirigintza-plangintzan aurrera egiteko7.000 biztanletik beherako 12 udalerriei emango zaie; Getariari, zehazki, 30.000 euro
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak dirulaguntzak emango dizkie aurten 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutako hirigintza-plangintzan aurrera egiteko laguntzak eskatu dituzten hamabi udalerriei, Getaria barne.
Publicidad
Azahara Domínguez diputatua herri horietako alkateekin bildu da, eta aurkeztutako eskaera guztiak aintzat hartu ahal izango direla jakinarazi die. Gainera, Foru Aldundian egin den topaketan, bere departamentuak udalerri txikiekin duen konpromisoa berretsi du. Izan ere, udal txikiei eskua luzatu die hirigintzaren arloko lankidetzaren bidean sakontzeko.
Diputatuak azaldu duenez, dirulaguntza lerro honek udalerri horiek beren gain hartu behar duten hirigintza-dokumentua idazteko gastuen zati bat estaltzen du eta Getariak 30.000 euro jasoko ditu.
«Hirigintza etorkizuneko Gipuzkoa diseinatzeko dugun tresna da, eta horretarako funtsezkoa da udal txikienen ondoan egon eta ekonomikoki laguntzea, ez bakarrik datozen erronkei aurre egin diezaieten, baizik eta beren bizilagunen bizi kalitatea hobetzen jarraitu ahal izan dezaten, biztanleek herri horietan beren bizitzak gara ditzaten beharrezkoak diren zerbitzuak eta azpiegiturak emanez. Azken batean, udalerri horien biziraupena bermatzeaz ari», adierazi du Azahara Dominguezek.
Era berean, diputatuak azpimarratu du dirulaguntza oso garrantzitsua dela, «udalerri txikienek, eta, beraz, ekonomikoki mugatuenek, hiri-plangintzan egin beharreko aldaketei aurre egin ahal izateko aukera ematen baitu, tokiko erronkei eusteko aukera emanez, hala nola jasangarritasunari, hiri-berroneratzeari edo klima-aldaketari, besteak beste».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión