Ekintza ugari antolatu dira herrian datorren asteburutik aurrera
Kultur agenda sortu du udalak herriko hainbat eragilerekin, hilabete eta erdiz luzatuko dena
Ainara Martín
Sábado, 1 de agosto 2020, 10:50
Aste honetan Zestoako Udalak 'Udan zer Zestoan?' programa aurkeztu zuen herriko hainbat eragilerekin batera, helburua herriko bizitza indartu eta kulturari bultzada bat ematea direlarik. Mikel Arregi alkateak hartu zuen lehenik hitza, azalduz festak bertan behera gelditu ostean bi aukera zeudela, besterik gabe ezer ez antolatzea, edota hilabete eta erdin ekintza ezberdinak antolatzea, guztiak egun gutxi batzutan pilatu beharrean. Gauzak honela, herriko hainbat eragilerekin batera, kultur agenda bat sortu du Udalak uda honi begira.
Publicidad
Arregik ekintzak antolatzeko orduan kirolak, musikak eta bertsoek lehentasuna izan dutela azaldu zuen. Era guztietako ikuskizunak prestatu dituzte Zestoako Udalak eta herriko eragile ezberdinek. Ekitaldi gehienak musika alorrekoak izango dira, hilaren 9an (igandea) Julen Alonso eta Oinkariren eskutik 'Sutan Dantzan' ikuskizuna. 21ean berriz, Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabalen akordeoi eta txistu doinuak, eta hurrengo egunean, larunbata, bertso saioa Jon Maia, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Igandean, hilak 23an, Manez eta Kobreak taldea izango da.
Hurrengo asteburuan, Grises eta Elira taldeen kontzertuak izango dira larunbat arratsaldean. 30ean berriz, Arkupetan Txaranga. Irailari begira, herriko musika bandak kontzertua eskeiniko du hilaren 4ean Euskal Herria plazan arratsaldean. Hurrengo egunean, Rodeo eta Ezpalak taldeen kontzertuak. Hurrengo asteako asteartean (hilak 8) zahagi dantza herriko kaleetan eta igandean (hilak 13), Arkupetan Txaranga.
Hurrengo asteburuan izango dira azken ekintzak, Itxaropena dantza taldearen emanaldia 18an eta Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastreren Arineketan diskaren aurkezpena 19an, biak ere 19:00etan.
Kirolari dagokionez, abuztuak 7an profesionalen pilota partida izango da 21:15ean kiroldegian (Arteaga II - Urretabizkaia II, Egiguren V-Erostarbe eta Altuna III-Imaz, Bengoetxea VI-Martija) eta herri kirol saioa 16an (igandea). Herri kirolei dagokienez, harri jasotzea (Hodei Iruretagoiena, Jakes Iruretagoiena eta Jagoba Otaegi), aizkora (Xabier Orbegozo 'Arria', Luis Txapartegi eta Andoni Iruretagoiena) eta lasto altxatzea (Tubi Bustinza).
Haurrentzat ekintzak
Azkenik, haurrei zuzenduriko ekintzak ere izango dira. Abuztuaren 16an Apaxi Ipuin-kontalaria kiroldegiko aterpean eta 27an Iago Magoa leku eta ordu berean. Haurrei zuzenduriko azken ekintza Buruarinak familian tailerra izango da, irailaren 6an, bai goizez eta bai arratsaldez.
Publicidad
Ekintza ia guztiak Foru plazan gauzatuko dira eta doakoak izango badira ere, aforoa 200 pertsonakoa izanik, beharrezkoa izango da sarrerak erreserbatzea. Zestoarrek lehentasuna izango dute sarrerak lortzeko orduan, hauek Zestoako Turismo Bulegora deituz erreserbatu daitezke (943868811 telefonoan). Beharrezkoa izango da maskarak erabiltzea eta distantziak errespetatzea. Sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da. Antolakuntzak garaiz joatea gomendatzen du, segurtasun-protokoloa dela eta jendea kokatzen denbora gehiago behar delako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión