Borrar
Jose Mari Orbegozo eskolako ikaslez inguratuta. DANTZAKI

Azpeitia

Sahatsaren eta Dantzakiren emanaldien ostean, Itsasirena izango da hurrena

'Sahatsa Azpeitiko plazan' ikuskizuna eskaini zuten eta Jose Mari Orbegozoren eskolakoek erakustaldia eman zuten Soreasun igandean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Asteartea, 8 uztaila 2025, 20:41

Comenta

Txalo zaparrada ugari izan dira asteburuan Azpeitian. Azpeitia Dantzan egitasmoa dela-eta, bi hitzordu garrantzitsu izan dira herrian. Larunbatean, Sahatsa Azpeitiko plazan ikuskizuna eskaini zuten Azpeitiko eta Azkoitiko dantzariek. Euskal Herriko dantzak ekarri zituzten plazara eta Lapurdiko, Nafarroa Behereko edo Bizkaia zein Zuberoako dantzez gozatzeko aukera izan zuten gerturatu ziren hainbat eta hainbat herritarrek.

Hurrengo egunean Soreasura egin zuen salto egitasmoak eta Azpeitia Dantzan jarri zuten berriro ere baina areto dantzekin. Jendez bete zen aretoa Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako dantzarien erakustaldiaz gozatzeko. Dantzez aparte, une hunkigarriak ere izan zituen emanaldiak. Tartean, eskolatik igarotakoei omenaldiekin edo hildako lagunen oroitzapenekin.

Hurrengo eta azken emanaldia Itsasi dantza taldeak eskainiko du uztailaren 20an, 19:00etan, Soreasu antzokian . Aurrez gonbidapenak hartu beharko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahatsaren eta Dantzakiren emanaldien ostean, Itsasirena izango da hurrena

Sahatsaren eta Dantzakiren emanaldien ostean, Itsasirena izango da hurrena