Azpeitia
Maiatzeko larunbatetan Azpeitiko kaleak alaitzera datoz elektrotxarangakLarunbat honetan bertan abiatuko da IV. Euskal Herriko Elektrotxaranga lehiaketa eta guztira zazpi talde izango dira lehian
Azpeitia
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:09
Azpeitiko kaleak musikaz, kolorez eta festa giroz beteko dira maiatzeko larunbatetan, Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren laugarren edizioa iritsi baita. Urtero legez, Azpeitiko Udalak eta Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) antolatu dute egitasmoa «herriko kale giroa indartzeko eta musika kaleetara ekartzeko, herritarren parte-hartzea sustatuz».
Publicidad
Guztira zazpi elektrotxaranga ariko dira lehian, lau larunbatetan banatuta. Lehiaketa gaur bertan, maiatzaren 3an, abiatuko da, Züttik eta Elektrotxufla taldeekin. Hurrengo astean, maiatzaren 10ean, 3indarrok izango da protagonista, Domusa Teknik lasterketarekin batera; egun horretan talde bakarra ariko da, 20:30etik aurrera.
Maiatzaren 17an, berriz, Elektrotxorongo eta Elektrokela ariko dira; eta maiatzaren 25ean, azken txanpan, Patxangoi eta Xaukena elektrotxarangen txanda izango da.
Emanaldiak bi txandatan eskainiko dira larunbatero: lehen taldea 19:00etan aterako da plazatik, eta bigarrena 20:30ean, Perez Arregi plazatik. Kalez kale ibiliko dira taldeak, alde zaharreko bazter guztiak musikaz eta jendez betez.
Sariak eta epai-irizpideak
Lehiaketak sari potoloak banatuko ditu: irabazleak 5.000 euro jasoko ditu eta, gainera, Saninazio jaietan emanaldi bat egiteko aukera izango du. Aurten, bigarren sailkatuak ere 1.000 euroko saria jasoko du, estreinakoz.
Epaimahaia musikan aditu diren pertsonek osatuko dute, eta hainbat irizpide izango dituzte kontuan talde irabazlea aukeratzeko: musikaltasuna, soinuaren kalitatea, publikoarekin izandako interakzioa, martxan jotako musikaren egokitasuna, abestien aniztasuna, euskararen erabilera eta parekidetasunaren sustapena. Iazko edizioan Elektrotxufla taldeak eskuratu zuen lehen postua.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión