Azpeitia
Lagun Onaken gizonezkoen taldeak garaipenarekin itxi du aurredenboraldiaEmakumezkoenak galdu egin du aurredenboraldiko lehen lagunarteko partidan
Lagun Onakeko gizonezkoen taldeak amaitu du aurredenboraldia. Azpeitiko taldeak 0-2 irabazi zion Zarautzi azken lagunarteko norgehiagokan.
Publicidad
Partida hasiera ona izan zen azpeitiarrentzat, jokoaren eta baloiaren kontrola izan baitzuten. Hala ere, eta zarauztarrek baino martxa bat gehiago izan arren, ez zuten gol aukera argirik izan 40. minutura arte. Markel Uzinek harrapatu zuen baloia, ondoren Jakes Aranbarrik erdiratu zuen, eta Jagoba Erdozia 'pitxitxi' hernaniarrak gol aparta sartu zuen jokaldi eder baten ondorioz.
Bigarren zatiko ordu laurdenera, Riberak talde osoa aldatu zuen. Eta 63. minutuan partidako bigarren gola heldu zen, Jon Sanchez lasartearrak area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri baten ondoren. Lagun Onakeko gizonezkoen taldeak bere joko onarekin jarraitu zuen, zarauztarrak, ordea, nahi eta ezin.
Aurredenboraldia ona izan da azpeitiarrentzat, bost partidetatik lau irabazi baitituzte eta gol bakarra jaso dute aurka.
Taldeak larunbatean, hilak 6, emango dio hasiera denboraldiari Gasteizen. Hirugarren Mailako lehen jardunaldia Aurrera Vitoria taldearen aurka izango da, 17:00etatik aurrera.
Porrota lehen lagunartekoan
Bestalde, Ohorezko Erregional mailako emakumezkoen taldeak 1-0 galdu zuen Orioren aurka denboraldiaurreko lehen azterketan.
Azpeitiko taldeko jokalariek ondo eutsi zioten partidari. Neurketa oso berdindua izan zen hasieran, eta azpeitiarrek zelai erdian kontrola hartu zutenetik eroso jardun zuten jokoan. Baina, partida amaitzear zela, oriotarren garaipenaren gola iritsi zen geldikako jokaldi batean. «Aurredenboraldia da eta horretarako balio dute partida hauek! Gaizki egindakoak zuzendu eta hurrengoaren billa!», adierazi dute klubetik.
Publicidad
Nabarmendu behar da jokalari gazteei hasieratik jokatzeko aukera eman diela Aitor Zubizarreta entrenatzaile azpeitiarrak. Horregatik, aurpegi berri asko ikusi ahal izan dira lehen taldearekin Orion jokatutako denboraldi-aurreko lehen partidan.
Larunbatean, hilak 6an, Anaitasunaren aurka jokatuko dute bigarren lagunartekoa, Garmendi zelaian. Derbia 11:00etan hasiko da Garmendipen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión