Azpeitia
Lagun Onak nagusi Ugaitz Kerejeta Urkizuren bosgarren oroimenezkoanEtxeko taldeak 3-0 irabazi zion Real Sociedad C taldeari
Duela bost urte moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta futbolariaren oroimenezko partida jokatu zuten atzo Lagun Onakek eta Reala C-k Garmendipe futbol zelaian. Etxeko taldea nagusitu zen, 3 eta 0.
Publicidad
Lehen zatiko 30. minutuan, Reala hobeto sartu zen partidan Azpeitiko taldea baino. Markagailuan aurrea hartzeko aukeraren bat edo beste ere izan zuen Realak, baina Iker Bastida atezaina bikain aritu zen.
Bigarren zatian eta aldaketekin, Lagun Onak taldea Realaren gainetik pasa zen. Eta 50. minutuan, Jagoba Erdozia hernaniar aurrelari bikainak bat eta hutseko gola sartu zien arean harrapatutako baloi batean. 10 minutu geroago, eta Azpeitiarren lan onaren ondorioz, Jagoba Erdoziak berriro bi eta hutsekoa egin zuen. Lagun eroso sentitzen zen, eta Realak, berriz, sufritu egiten zuen. 81. minutuan, Jon Sanchez lasartearrak 3-0ekoa jarri zuen, Aitor Muñozen jokaldi bikain bati esker.
Aipatzekoa da partidako azken jokaldian Pello Odriozola azpeitiar gazteka ezker belaunean min hartu zuela. Klubetik jakinarazi dutenez, probak egingo dizkiote Poliklinikan lesioaren larritasuna ikusteko, eta uste dutena baino gutxiago izatea espero dute.
Omenaldia
Aurtengoa Kerejetaren oroimenezko txapelketaren bosgarren edizioa izan da, eta aurreko urteetan bezala, partida hasi aurretik, futbol zelaiaren erdian elkartu ziren bi taldeetako jokalariak, eta Kerejetaren senideak irten ziren berdegunera. Jarraian, Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidenteak eta Realeko hirugarren taldeko kapitainak bi lore sorta eman zizkieten Kerejeta Urkizu familiari, bi kluben izenean.
Publicidad
«Ugaitz Kerejetaren bosgarren memoriala etxean geratu da. Mila esker Ugaitzen senide eta lagunei, urtero bezala, goiz berezi honetan Garmendipeko familiarekin bat egiteagatik!», adierazi dute Lagun Onak futbol klubetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión