Azpeitia
Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia-Gasteiz egitasmoko azken etapa du zapatuanE. A.
Azpeitia.
Asteazkena, 15 urria 2025, 20:48
Azpeitia Hiru Handiak Gasteiz (Azpeitia-3H-Gasteiz) ekimena azken txanpara iritsi da. Larunbat honetan izango dute mendizaleek azken irteera.
Goizeko 7etan izango dute hitzordua eta autobusean joango dira Murgiara, handik Arabako hiribururako bidea hasteko. 21 kilometroko ibilaldia izango da, 400 metroko desnibel positiboarekin.
Behin txangoa amaituta eta Lagun Onak mendi bazkunaren aurtengo egitasmoa nagusia beteta, afaria izango dute Mendizaliek tabernan.
Zazpi etapetan burutuko dute mendizaleek Azpeititik Gasteizera bitarteko ibilbidea, tartean Hiru Handiak (Aizkorri, Anboto eta Gorbea) igota.
Ketu-ri omenaldia
Lagun Onak mendi bazkunako kideek beste ekitaldi berezi bat prestatu dute urriaren 25erako, larunbatez.
Egun horretan, duela gutxi hil den Jexux Mari Azpiazu 'Ketu' omenduko dute. Mendizaleen esanetan, omenaldi 'xumea' izango da. Goizean Xoxotera igoko dira eta eskaintza bat egin ostean, aterpean mokadu bat egingo dute. Ondoren, bazkaria izango dute.
Bazkarira joan nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute Lagun Onak mendi bazkunaren web orriaren bitartez edo Urtzi tabernan.