Azpeitia
Jubilatuak uztailaren 12an igoko dira Xoxotera eta 4X4 autoak behar diraE. A.
Azpeitia.
Ostirala, 9 maiatza 2025, 19:59
Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eta Azpeitiko Udalak jubilatuen urteroko Xoxoteko igoera antolatu dute uztailaren 12an. Antolatze lanetan dabil dagoeneko jubilatuen elkartea eta bertatik adierazi dutenez, jendea mendira eramateko 4x4 auto dezente behar izaten dute. «Txofer multzo bat badaukagu, baina batzuk adinean aurrera dihoaz eta uzten ari dira. Hori horrela, Xoxotera jendea eramateko prest egongo litzatekeen jende berria behar dugu», azaldu dute Baigerakoek. Hori dela eta, herritarren bat prest egongo balitz, honako telefono zenbakietara deitzeko eskatu dute: 688 62 89 63 edota 943 81 51 71.