Iosu Irulegik Artikako ziklokros proba irabazi du beteranoen mailan
Asteburu oparoa izan du Master kategoriako txirrindulariak, izan ere, Bera Bidasoan ere bigarren postua lortu zuen bezperan
Asteburu oparoa izan du Nafarroa aldean Iosu Irulegi 'Pelaio' txirrindulariak. Artikan lehiatu zen pasa den igandean bertako ziklo kros proban eta lehena helmugaratu zen Azpeitian bizi den errezildarra Master 50 mailan, «lasterketa oso ona» egin ostean.
Bezperan, Bera Bidasoan zen txirrindularia. Aurten bete dira 50 urte Beran munduko ziklo-kros txapelketa jokatu zenetik. Urteurren borobila ospatzeko, beste urte batez ziklo-kros proba antolatu zuten. Bigarren postuan amaitu zuen Pelaiok, lokatzetan trebea dela erakutsiz.