Borrar
Xanti Agirrezabala, Ines Osinaga, Ane Abarrategi eta Ane Elordi, Dinamon (Azpeitia) egindako aurkezpenean.

Ines Osinagaren Badon* opera garaikidea, 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia

II. Bekarako deialdia urriaren 31 arte izango da zabalik, beka 23.000 eurokoa izango da eta emaitza 24. KORRIKAko Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilera

J. Agirre

Asteartea, 18 apirila 2023, 16:38

Comenta

AEK-k aurreko edizioan aurreratu zuen bezala, hurrengo KORRIKAk ekarriko duen berrikuntzetako bat kultur lan baten ekoizpena izango da, Korrika Kulturalaren aterkiaren pean eskainiko dena. Astearte honetan jakinarazi duten bezala Ines Osinagak garatutako proiektua, 'Badon*' opera garaikidea, izango da azarotik aurrera egingo den 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia. Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean egindako prentsa agerraldian izan dira Osinagaz gain Ane Elordi Korrikako koordinatzailea, Ane Abarrategi Tipi Kooperatibako kidea eta Xanti Agirrezabala aktorea izan dira.

Egileak azaldu duenez «hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu» baten emaitza da, «sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituenak». Formatuari dagokionez, azaldu duenez, «interesatzen zaiguna da opera egitura 'hackeagarri' bezala dela, etorkizun desiragarri bateko opera posdramatiko bat». Gainera, dramaturgiaz gain, «baliabide bisualak (argia, bideoa), zuzeneko musika (organikoa eta elektroakustikoa) eta mugimendua, literatura eta bertsoak ere izango ditugu 'Badon*' unibertsoa sortzeko».

Ane Elordik, bere aldetik, ekimenaren xedea azaldu du: «Korrikak euskal kulturaren sustapena ere badu helburu, betiere euskararen berreskurapena eta normalizazioa lortzeko asmoz, eta ekimen honi esker, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egin ahal izango dio Euskal Herriari, euskal kulturaren adierazpideak bazter guztietara eramanez».

II. Bekarako deialdia, zabalik

Azkenik, Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko deialdia zabalik dela jakinarazi dute sustatzaileek eta, oinarrietan zehaztua dagoen bezala, dokumentazioa 2023ko urriaren 31rako aurkeztu beharko da. Beka 23.000 eurokoa izango da eta euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute. Emaitza 24. KORRIKAko Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ines Osinagaren Badon* opera garaikidea, 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia

Ines Osinagaren Badon* opera garaikidea, 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia