Urola kaleko Loiola 91 eraikin ohia, Damaso auzunean, erabat itxuraldatuta. MAREA URDINA

Azpeitia

«Gustura aritu naiz lanean halako dimentsio handiko horma batean»

Iñigo Borda artista azpeitiarrak Zapo Txoko zenaren horman Urdinduz ekimenaren aldeko murala egin du eta ostegun honetan inauguratuko da

Martes, 28 de marzo 2023, 19:34

Marea Urdinak, Gautenak eta Azpeitiko Udalak bat eginda, hainbat ekitaldi ari dira burutzen egunotan Urdinduz egitasmoaren baitan. Horietako bat da Iñigo Borda artista azpeitiarrari enkargatutako lana. Izan ere, azken hiru asteetan Zapo Txoko zenaren eraikuntzan –Damaso auzunean– grua batean eraman ditu orduak eta orduak marrazkilari gazteak. Bertan, 'Urdindu naiz' leloarekin neskato bat ageri da.

Publicidad

Apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Eguna da eta egun horren harira Urdinduz egitasmoa ipini ohi du abian Gautenak. Aurtengoan inklusioaren aldeko programazioa eratu du Mare Urdinak eta horri erantzuten dio Bordaren lanak ere. Ostegun honetan, martxoak 30, inauguratuko da, 19:00etan hasita, bertan, Urola kaleko muralaren azpian. Ordura arte azken ukituak ematen jarraituko du egileak. Ekitaldia irekia izango da.

Iñigo Borda amaitzear duen azken horma irudian. MAREA URDINA

Aurretik ere eginak ditu hainbat margolan Iñigo Bordak. Hala nola, Errenteriako Udalak eskatuta, «zaharkitutako pareta bat» berritu zuen han edota Orbaizetako nekazal turismo bateko fatxada zatia ere egindu. Hortaz aparte, hainbat margolan ere baditu baina «hau izan da halako dimentsio handiko horma batean egin dudan lehena», aitortu du Iñigo Bordak. Gustura dago esperientziarekin artista azpeitiarra. «Lehen aldia izateko, oso gustura geratu naiz emaitzarekin», esan du, eta «nahiko erraz moldatu» omen da. «Koadro erraldoi bat egitea» bezalakoa izan dela dio.

Aurrez Marea Urdinako kideek emandako irudi bat «moldatu» du. «Neure erara utzi didate. Tamainak, konposizioa eta fondoa landu eta muntaia bat egin dut».

Behin lanak itxura hartu duenean, jende askok zoriondu duela azaldu du protagonistak, beraz, gustatuko litzaioke herritarrek lana «ondo hartzea eta gustukoa izatea». Izan ere, hainbat urtetan margoa hor egotea espero du. «Normalean, bost eta zortzi urteko iraupena» izan ohi baitute margolan hauek.

Behin hau amaitutakoan, halako tamainako lanetara «saltoa emateko prest» dagoela dio Bordak. «Polita izango litzateke horrelako lanak gehiago egiteko aukera izatea», aitortu du.

Izen artistikoa ere badu; ioborda bezala sinatzen ditu lanak.

Publicidad

Azpeitia Urdinduz murgildu da Borda muralen eta horma irudi erraldoien munduan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad