Talde bizkaitarraren kontzerturako sarrerak salgai daude jada.

Azpeitia

Gatibuk zabalduko du maiatzeko kulturazen kontzertuen eskaintza

Talde bizkaitarrak «EH Distopikala» lan berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean datorren zapatuan, maiatzaren 6an

Viernes, 28 de abril 2023, 21:42

Sanagustin kulturguneak hainbat kontzertu hartuko ditu maiatzean zehar. Gatibu talde bizkaitarrarena izango da loreen hileko estreinakoa. Honela, datorren zapatuan, maiatzaren 6an, 22:30etik aurrera izango dira Gatibukoak Sanagustingo taula gainean. 'EH Distopilaka' beren azken lana aurkeztuko dute.

Publicidad

Hamargarren disko honetan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, karibe aldeko doinu beroak eta afrikako erritmoak uztartu dituzte.

Gai 'potoloei' ironikoki eta tonu baikorrean heldu diete Gatibukoek eta bizipoz itzela transmititzen duten doinuak lortu dituzte. Horretarako, Emili Bosch ekoizlearen gidaritzapean lan egin zuten joan den udan.

Gatiburen emanaldiari Esne Beltza eta DJ Elepuntoren kontzertuak jarraituko dio, maiatzaren 20an.

Chica Sobresaltok eta Sara Azurzak hartuko dute Sanagustin maiatzaren 26an eta hil honetako eskaintza osatzeko, Ezpalak eta Havalina taldeak izango dira Azpeitian.

Sarrerak, ohi bezala, aurrez eskuragarri daude www.kulturaz.eus atarian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad