Gabonetako atea zabaldu du Santo Tomasek
Festa giroan. Eguraldiak lagundu ez arren, ehunka azpeitiarrek eta inguruko herrietatik gerturatutakoek santomas egun handia ospatu zuten atzo.
Goizean goiz nabaria zen mugimendua atzo Azpeitian. Goiz goibela, bai, gorantz begiratuz gero, baina Santo Tomas abenduko jaia izanda eta data kontuan hartuta, garaian garaikoa ... egiten duela barneratuta dute jada herritarrek. Beraz, baserritar jantziak soinean, kalera irten eta lagunartean sagardoaz, taloez eta festaz gozatzeko asmo jaiki ziren abenduaren 21 oro bezala azpeitiarrak, haur, gazte zein heldu.
Beste behin, jende ugari bildu zen plazan inguruko postuetan eta azoka plazako baserritarren azokan buelta bat emateko asmoz.
Izarraitz Txistulari elkartekoek goizeko 10etarako jo zuten diana eta jarraian hasi ziren baita ere Patxi Azkargortaren omenezko pilota finalak ere, Izarraitz pilotalekuan.
Noticia relacionada
Talo, txistorra, sidra y... paraguas
Eguerdian, herri kirolek hartu zuten plaza. Ikusmina sortu zuen Iker Vicente eta Sherpa.ai aizkolari txapelketa irabazi berri duen herritar Mikel Larrañagaren arteko lehiak, eta ikusle asko gerturatu ziren hartaz gozatzera. Harriarekin, aldiz, Udane Ostolaza, Urra eta Goenatxo II.a aritu ziren jendaurrean.
Hauek amaitu bezain pronto, Julio Soto, Ekiñe Zapiain, Aratz Igartzabal eta Haira Aizpurua hasi ziren bertsotan, Xebastian Lizasoren gidaritzapean.
Musikarik ez zen falta izan. Goiz osoan zehar, Juan Antxieta musika eskolako soinu jotzaileak, Udal musika bandako kideak, Arrasateko gaiteroak, Itsasiko tuntturoak edo Bentazaharreko mutiko alaiak alatu zituzten kaleak. Arratsaldean, berriz, dantza sueltoa nagusitu zen. Izan ere, Soreasu antzokiak, XXII. Azpeitiko Dantza Suelto txapelketa hartu zuen.Dj Avila eta Asier Hernandez ere aritu ziren kioskoan musika jartzen.
Baserritarren jaiak zabaldu du atea Gabon sasoirako eta hau ere ekitaldiz beteta dator!
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
- Temas
- Filipinas
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.