François Espinasse organo jotzaileak kontzertua eskainiko du gaur Loiolako basilikan
E.A.
Asteazkena, 3 abuztua 2022, 00:04
83. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan kontzertua izango da gaur, abuztuak 3, Loiolako basilikan. François Espinasse organo jotzailea izango da protagonista. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doakoa da.
Nazioarte mailako hainbat sari ditu François Espinassek eta Cesar Frank, Gabriel Faure, Valery Aubertin, Marcel Dupre, Luis Vierne eta Charles Tournemire konpositoreen abestiak eskainiko ditu oraingoan organo jotzaile frantsesak.