Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Dantzari txikiak, herri kirol jaialdia eta eskulanak 2025eko jaiei amaiera emateko. E.A.

Azpeitia

Festaz gozatuta eta ekitaldi ugari burututa, agur esan diote Mantangorriri Sanjuandegin

Igandean izan zuten festetako azken eguna auzoan eta besteak beste, dantzari txikiak, herri kirolak edo artisau azoka izan zituzten

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 2 de junio 2025, 20:39

Festa giroan igaro dute asteburua Sanjuandegi auzoan eta izan da bertan non gozatua, izan ere, askotariko ekitaldiak eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoak izan dira bertan. Ostiralean Mantangorri auzora iritsi zenetik, musika eta giro alaia nagusitu dira. Igandean, esaterako, dantzari txikiak eta herri kirolak izan zituzten. Luix Alberdi 'Beltza' auzotarraren akademiakoek euren familiakoen eta lagunen aurrean ikuskizuna eman zuten.

Publicidad

Eguerdian baita ere, herri kirol erronka izan zuten: auzoan jaiotakoek kanpokoen kontra. Auzotarrak ordezkatzen, Mikel Larrañaga, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Olaia Esnaola aritu ziren, eta kanpokoen taldean, Julen Alberdi 'Txikia IV'.a, Xabier Aranburu 'Guzta' eta Udane Ostolaza. Kanpokoek irabazi zuten erronka.

Amaitzeko, estreinakoz artisau azoka egin zuten eta jende ugari gerturatu zen. Mantangorrik berriro alde egin du Sanjuandegitik hurrengo urtera arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad