Xaguxatar bidea eskainiko dute igande honetan, Ekoetxetik hasita. EKOETXEA

Azpeitia

Familiei zuzendutako Xaguxatar bidea egingo da igande honetan, Ekoetxetik hasita

Esperientzia ludiko eta dibertigarri honetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ekoetxea.eus atarian

Sara Utrera

Azpeitia

Miércoles, 20 de agosto 2025, 20:51

Azpeitiko Ekoetxeak familiei zuzendutako proposamena prestatu du igande honetarako, hilak 24an. Xaguxatar bidea izenburupean, ibilaldia antolatu du goizeko 10:00etan irtetan. Hitzordua Ekoetxean bertan izango da eta buelta 13:00ak inguruan izatea espero dute antolatzaileek. «Ezagutu Xaguxatar Bidea eta konektatu modu ezberdinean bertako natura eta historiarekin pista eta erronka joko zirraragarri baten bidez, Azpeitia inguruan ibiltzen garen bitartean. Ezin hobea familian gozatzeko!», animatu dute parte hartzera Ekoetxetik. Antolakuntzatik esperientzia ludiko eta dibertigarri gisa aurkezten dute ekintza hau, bidean sei geldialdi eginez, «non aberastasun naturala eta kulturala Izarraitz mendiaren magalean elkartzen diren».

Publicidad

Geldialdiak honako hauek izango dira: Ekoetxea-Xaguxatar parkea, Loiolako zuhaitzak, Izarraizko atea, Izarraitzeko panoramika eta baserriak, Urola ibaia eta Merkatu plaza.

6,5 kilometroko ibilbidea da, Xaguxatar bidea, adin eta sasoi guztietako pertsonentzat modukoa da eta 190 metro gora eta behera besterik ez dira egiten.

Abentura hasteko abiapuntua Ekoetxea-Xaguxatar parkea izango da eta bidean mundo osoko zuhaitz-espezieak miresteko aukera izango dute partehartzaileek, «Otzaka mendiaren eta Izarraitzeko Aniztasunaren Behatokiaren oinetan dagoen tokiko uzta ezagutu ere». Ibilbidean zehar, ikuspegi zoragarriez gozatzeko eta baserrietan bizi diren belaunaldi berriei buruz ikasteko aukera ere ematen du. Ibilbidea gure inguruko beste altxor natural eta kultural batzuetatik igarotzen da, hala nola, Urola ibaia inguruan igarotzen diren paisaiak edo herriko Merkatu plaza, «galdu ezin duzun tokiko kulturaren eta kultura garaikidearen erakusleihoa».

«Bidean zehar, parte hartu erronka eta proba joko zirraragarri batean, Azpeitiko altxor ezkutua ezagutzera eramango zaituena. Zatoz eta bizi ezazu Xaguxatar Bidearen magia zure familiarekin! Zeren zain zaude?», diote antolatzaileek.

Igandeko ekimenean parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ekoetxea.eus atarian. Ekintza doakoa izango da, eta plaza mugatuak izango dira.

Azpeitiko Ekoetxea Izarraitz mendigunearen oinean dago. Erliebe nabarmeneko eta sakan sakoneko zona da, balio ekologiko handia duena, eta, gainera, Kontserbazio Eremu Berezi (KEB) gisa babestuta dago. Ingurumen-hezkuntzako zentro aitzindaria, Euskal Herrian sortutako lehen ekipamendua izan baitzen. Loiolako basilikaren lorategietatik gertu dago, eta natura-baliabideak ezagutzera ematea eta balioestea du helburu, eta herritarrak ingurumenari buruz sentsibilizatzea, heztea eta mugiaraztea ere bai.

Publicidad

Xaguxatar parkea, berriz, parke tematiko-esperientziala da, saguzarren ohiturei, ezaugarriei eta habitatei buruzko informazioa ematea xede duena ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik. Ekoetxea Azpeitia bisitatzen duten pertsonek gune berri honetaz gozatuko dute, eta Izarraitz inguruko natura- eta kultura-ondarea ezagutuko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad