'Ezagutu jasangarritasuna' irailaren 7an izango da. EKOETXEA

Azpeitia

Dagoeneko ez dago lekurik Ekoetxearen PlastikoEkin ikastarorako

Irailaren 7an 'Ezagutu jasangarritasuna' izeneko ikastaroa eskainiko dute; parte hartzeko beharrezkoa da izen-ematea

Sara Utrera

Azpeitia

Jueves, 28 de agosto 2025, 20:38

Dagoeneko ez dago lekurik Ekoetxeak igandean, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era bitartean, eskainiko duen PlastikoEKIN ikastarorako. Saioaren helburua da plastikoari bigarren bizitza bat ematea da, eta horrekin zerbait berezia sortzea.

Publicidad

Leku librerik ez badago ere, parte hartu nahi duenak webguneko (ekoetxea.eus) formularioa betez eman dezake izena itxarote-zerrendan; zentroak jakinaraziko du tokiren bat libre geratzen bada.

Hurrengo hitzordua

Bestalde, irailaren 7an 'Ezagutu jasangarritasuna' izeneko jarduera eskainiko dute, Ekoetxean. Bi orduko iraupena izango du: 11:00etan eta 17:00etan. 90 minutu iraupena duen jarduerak jolasa eta ikaskuntza uztartzen ditu. Parte-hartzaileek bi mapa eta galdera multzo bat jasoko dituzte hasieran, eta jarraian, hiru kategoriatan (identifikazioa, bilaketa eta sormena) sailkatutako 15 erronka gainditu beharko dituzte. Bakarka zein taldeka parte hartzeko aukera ematen duen jolasa da, eta doakoa. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea ondoko estekan: ekoetxea.eus /es/experiencia/ ezagutu-jasangarritasuna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad