Azpeitia
Azpeitiak aise irabazi du Eskuzko Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen hitzorduaAdunan jokatu zituzten final hamaseirenetako joaneko lehiak eta 0-3 irabazi zuten Ilunpekoek ostiral arratsaldean
Azpeitia
Sábado, 3 de mayo 2025, 21:29
Azpeitiak ostiral arratsaldean ekin zion Gipuzkoako Eskuzko Herriarteko Pilota Txapelketari eta Adunako pilotariei final hamaseirenetako lehen hitzordua irabazi zieten Ilunpekoek. 0 eta 3 emaitzarekin eman dute lehen urratsa herrikoek finalerako bidean.
Publicidad
Kadete mailan 9 eta 22 gailendu ziren I. Artsuaga eta M. Mendizabal.
Jubenil mailan ere aldea atera zieten herritarrek Adunako bikoteari. Hala, I. Sarasuak eta K. Artetxek osatutako bikoteak 7an utzi zituen arerioak.
Azkenik, senior mailan, estuagoa izan zen norgehiagoka. Hala ere, I. Egigurenek eta U.Egigurenek 20-22 aurreratzea lortu zuten.
Honela, alde nabarmenarekin egingo die aurre Azpeitiak datorren astean Izarraitz frontoian Adunaren aurka jokatuko dituzten itzulerako partidei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión