Oroigarri bana jaso zuten Azokako Plazako ekoizleak eta Elikaguneakoak. UDALA
Azpeitia

Azoka Plazaren egunerokoan duten garrantziagatik, errekonozituak

Azoka Plaza eraberritua zabaldu zeneko bosgarren urteurrenean azokan parte hartzen duten ekoizleek eta Elikagunean egiten duten lana aitortu ditu Udalak

Lunes, 6 de febrero 2023, 19:16

Azpeitiko Azoka Plaza eraberrituak bost urte bete ditu eta hori ospatzeko ekitaldia egin zen bertan pasa den zapatuan. Bertan elkartu ziren astearteroko eta ostiraleroko azokan parte hartzen duten ekoizleak, Elikaguneakoak eta hainbat norbanako. Urte hauetako guztietako ibilbidea laburtzen zuen bideo emanaldi baten ostean, Azpeitiko alkateak hitz egin zuen eta udalak ekitaldia baserritarrei eta Elikaguneako kideei «egiten duten lana» aitortzeko baliatu zuen.

Publicidad

Gaur egun Azpeitiko zein eskualdeko 54 ekoizleren produktuak aurki daitezke Azoka Plazan, eta ekoizle horietatik %61 emakukeak dira.

Asko egiteko

Nagore Alkorta alkateak Azoka Plazaren lema ekarri zuen gogora: Bertakoa elikatuz. «Bost urte, lehen sektorea elikatuz, dibertsifikazioa bultzatuz, tokikotasuna ardatz hartuz, ekonomia sustatuz, bertakoa eta garaikoa denaren kontsumoaren alde eginez. Eta azokak indarberrituz. Horixe baita gure oinarria, Azoka plaza honen esentzia. Azokak eta bertako eta garaiko produktuak. Eta oinarri berri horien baitan eraiki da guzti hau», esan zuen.

Erreferentziazko gune bilakatu dela ere azaldu zuen, eta epealdi honetan asko izan dirabisitan azoka eta elikagunea ezagutzera etorri direnak: «Guk sortu dugu gurean ondo baino hobeto funtzionatzen duen eredua, azokak eta azoka plazara etortzen zareten ekoizleak ardatz hartuta. Lortu dugu puzzlearen piezak enkajatzea. Oinarri sendoak jarri ditugu garai zailetan, baina hau hasieraren hasiera besterik ez dela argi dugu. Hasiera zailean, oinarri sendoa jarri dugu, baina etorkizun bat dugu irabazteko eta eraikitzeko», gaineratu zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad