Borrar
Otaegiren familiakoak eta udaleko ordezkariak, besteak beste, ekitaldian. E.A.

Azpeitia

Angel Otaegi oroitzeko ekitaldi instituzionala egin du Azpeitiko Udalak

«Otaegirekin eta bere familiarekin daukagun zor morala kitatu nahi dugu. Familiarengana hurbildu nahi dugu erantzukizunez, egiaz eta enpatiaz», dio deklarazioak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Osteguna, 25 iraila 2025, 20:58

Comenta

Azpeitiko Udalak aitor-tza instituzionala egin dio Angel Otaegi Etxeberriari, frankismoak 1975eko irailaren 27an Burgosen fusilatutako nuarbetarrari. Ekitaldia haren senideak eta udal ordezkariak bertan zirela egin zen atzo arratsaldean, eta udalaren izenean adierazpen instituzional bat irakurri zuen Nagore Alkorta alkateak udaleko bi alderdi politikoek, EH Bilduk eta EAJ-k adostuta.

Testuan gogorarazi dute Otaegi 1974an atxilotu zutela eta, prozesu bidegabe baten ondoren, heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu zutela, «froga objektiborik gabe eta Gobernu frankistaren esku-hartze zuzenarekin». Udalaren esanetan, Otaegiren exekuzioak bizitzeko eskubidea urratu zuen eta giza eskubideen aurkako urraketa larri baten adibide da.

Adierazpenak azpimarratu du giza eskubideen urraketa pairatu dutenek «egia, justizia eta erreparazioa» jasotzeko eskubidea dutela, eta horixe dela memoria politiken helburua. Udalak oroitarazi du azken urteotan hainbat ekimen egin dituela memoria historikoa berreskuratzeko, tartean ikerketak, omenaldiak, liburuak eta erakusketak, baita herriaren memoria eguna instituzionalizatzea ere.

Ekitaldian, Otaegiren familiari aipamen berezia egin zaio, «jasandako sufrimendu gehigarriaren aurrean egia, enpatia eta erantzukizunez hurbiltzeko asmoz». Udalak aitortu du aitortza hau «berandu» datorrela, baina beharrezkoa dela «zor moral bat kitatzeko».

Amaitzeko, adierazpenak nabarmendu du memoria eraikitzea ezinbestekoa dela bakea eta bizikidetza sendotzeko. «Iraganak ezin du aitzakia izan bizikidetzaren bidea ez egiteko». 'Askatasun haizea-Txiki eta Otaegi frankismoaren azken fusilatuak', Jabi Bucesek idatzitako liburuaren aurkezpena izan zen ondoren eta Mikel Paredes 'Txiki'ren anaiak eta Mertxe Urtuzaga Otaegiren lehengusuak mahai inguru batean hartu zuten parte Miguel Castells abokatuarekin batera.

Lore eskaintza Nuarben

Bihar, irailak 27, beteko da Otaegi fusilatu zuteneko 50. urteurrena. Hori dela eta, Sortuk antolatuta, lore eskaintza egingo da Nuarbeko kanposantuan, 11:00etan. Ondoren, mokadutxoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Angel Otaegi oroitzeko ekitaldi instituzionala egin du Azpeitiko Udalak

Angel Otaegi oroitzeko ekitaldi instituzionala egin du Azpeitiko Udalak