Sahatsak euskal dantza tradizionalen ikuskizuna eskainiko du larunbatean Herriko plazan. UDALA

Azkoitia

Sahatsak euskal dantza tradizionalak ekarriko ditu plazara larunbatean

Arratsaldeko 19:00etan izango da saioa, Juan Luis Lizabek zuzenduta

S.U.

azkoitia.

Miércoles, 10 de septiembre 2025, 20:13

Sahatsak dantza ikuskizuna eskainiko du larunbatean, hilaren 13an, Herriko plazan 19:00etatik aurrera. Juan Luis Lizaberen zuzendaritzapean, dantzariek hartuko dute plaza, ikus-entzuleen gozamenerako. Hogeita hamar dantzari inguru eta zortzi musikari jabetuko dira plazaz, ikus-entzuleekin batera.

Publicidad

Zuzendariak azaldu duenez, Euskal Herrian mendez mende ondutako Lapurdi eta Baxe Nafarroako dantza-jauziekin, kontradantzekin eta dantza luzeekin emango zaio hasiera ikuskizunari. Bizkaian barrena, Dantzari-dantza osatzen duten multzotik aukeratutako dantzek osatuko dute saioa, «dantzari trebe eta talde oparoarekin». «Bizkaiarekin amaitzeko, inguruetako joten musikaz girotuko da emanaldia, itsasaldera jauzi eginez», aurreratu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad