Azkoitia
Piriniotara irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak maiatzaren 17 eta 18anJoan zen hilean bertan behera utzi zuten irteera eguraldi txarra medio. Castillo de Acher eta Agüerri igoko dituzte
Azkoitia
Lunes, 21 de abril 2025, 19:57
Anaitasuna mendi bazkunak pasa den hilean eguraldi txarragatik bertan behera lagatako Piriniotako irteera berreskuratuko du. hala, maiatzaren 17ko eta 18ko asteburuan egingo dute mendi irteera. Larunbatean, Castillo de Acher (2.364 metro) mendira igoko dira 13 kilometro eginez, eta hurrengo egunean, 14 kilometroko beste ibilaldi bat egingo dute Agüerri (2.249 metro) tontorrera.
Publicidad
Irteeran parte hartu ahal izateko beharrezkoa da mendian federatuta egotea. Bazkideek 60 euro ordainduko dute, eta gainerakoek, 70 euro. Prezio horretan, autoan egingo duten joan-etorria, ostatua eta gosaria izango dituzte. Izena ETK informatika zerbitzuetan eman beharko da eta hilaren 28tik maiatzaren 9ra artean izango da horretarako aukera.
Irteeraren inguruko zalantzak argitzea edota informazio gehiago nahi dutenek, anaitasunamb@gmail.com helbidera idatz dezakete.
Abuzturako data
Bestalde, Anaitasuna mendi bazkunak udako oporretarako irteera bat aurreratu du. Abuztuaren 8tik 12ra bitartean 'Tres refugios' ibilbidea egingo dute mendizaleek. Momentuz, data gorde-tzeko aurreratu dute hitzordua baina datozen egunetan izena enateko xenetasun guztiekin informazioa zabalduko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión