Azkoitia
Ostiraleroko otoitz isila egiten hasiko dira gaurtik parrokian, 19:00etanE. A.
azkoitia.
Jueves, 11 de septiembre 2025, 20:42
Gaurtik, irailaren 12tik, berriro hasiko dira parrokiako kideak ostiraleroko otoitz isila egiten. 19:00etan izango da eta parrokiatik herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera, izan ere, diote, «otoitzak asko laguntzen digu gure kristau bizitza benetakoa izan dadin».
Publicidad
Bestalde, irailaren 17an, Urrategiko Amaren koroatzearen 75. urtemuga betetzen da. Hori dela eta, irailaren 21ean, meza nagusia izango da Urrategin bertan (10:00etan).
Bestalde, urriaren 19an, meza nagusia izango da, Jubileua kontuan hartuta. Parrokiatik esan dutenez, aurrerago emango dute azken meza nagusi horren berri.
Haurren katekesia
Haurren katekesia ere, epe laburrean hasiko dela aurreratu dute. 2019. urtean jaiotako haurrei egin nahi zaie deialdia; alegia, LH 1eko ikasleei. Katekesi klaseak hileko lehen ostegunetan izango dira. Aurrena, urriaren 2an, gurasoekin bilera bat egingo da. Urriaren 9an, LH2 mailako ikasleen txanda izango da, baita horien familiena ere (haurra eta bidelaguna).
Hirugarren mailakoen familientzat, berriz, urriaren 16an izango da, eta haurren-tzat, urriaren 23an. Katekesiaren izen-emateari buruzko informazio eta xehetasun gehiago eliz atariko karteldegian aurkituko daude. Saio guztiak 17:15ean hasiko dira.
Caritas txiki
Azkenik, Caritas Txikiaren ikasturte hasierai irailaren 19an, ostiralez, izango da, kantzelean izango da hitzordua, 17:15ean. Egitasmo horri buruzko izen-ematearen informazioa gehiago eliz atariko karteldegian zehaztuko du Azkoitiko Parrokiak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión