Borrar

Azkoitia

Nahi gabeko bakardadea jasaten dutenen inguruko film laburrak eta solasaldia, gaur

S.U.

azkoitia.

Astelehena, 6 urria 2025, 20:12

Comenta

Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak sustatuta, Ados Teatroaren Giza Filmoteka proiektuaren baitan ekoiztutako film laburrak izango dira gaur ikusgai. Emanaldia Elkargunean 18:00etan izango da eta sarrera doan da.

Film laburren proiekzioaren ostean, Jose Antonio Vitoria proiektuaren zuzendariarekin solasaldia eskainiko da.

Giza filmoteka proiektuak nahi gabeko bakardadea jasaten duten pertsonen inguruko mikro-dokumentalak sortzea du helburu. Edozein adinetako pertsonak izan daitezke, bai landa inguruneetan, bai hirietan. Haien iritziak eta egoerak kontuan hartuta, pertsona bakoitzak 5 minutuko pieza bat sortzen du, bere egunerokotasuna eta munduaren inguruko ikuspegia islatzen duena.

Ondoren, mikro-pieza horiek erabiliz, nahi gabeko bakardadea eta gizarte-bakartzea lantzen dituzten proiekzio eta elkarrizketa saioak antolatzen ditu Ados Teatroak. Pieza horiek oinarri hartuta, '52 hertz' antzerki-espektakulua sortu eta estreinatu berri du.

«Nahi gabeko bakardadea arazo larri bat da gizarte industrializatuetan. Isilpeko pandemia bat da, bost pertsonatik batek jasaten duena, eta eragina du bai landa inguruetan bai hirietan, adin guztietako pertsonei, osasunari eta bizitzaren kalitateari kalte handia eginez», azaldu dute ekimenaren antolatzaileek. Horregatik, elkartzeko eta elkar trukatzeko espazioak sortzea du helburu egitasmoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nahi gabeko bakardadea jasaten dutenen inguruko film laburrak eta solasaldia, gaur