Azkoitia
Lezaun inguruak bisitatuko dituzte igandean Anaitasunakoek 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoaren barruanEli Aizpuru
AZKOITIA.
Asteazkena, 21 maiatza 2025
Anaitasuna mendi bazkunako kideek 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko irteera berri bat egingo dute igande honetan, maiatzak 25. Lezaungo inguruak bisitatuko dituzte, Lezaundik abiatuta, Mugaga eta Iturgoiengo Trinitatearen ermita lotuko dituzte, guztira, 15 kilometroko bidea osatuz.
07:30ean abiatuko dira parte hartzaileak Aizkibel liburutegiaren pareko geralekutik, autobusez. Zuzeneko autobus zerbitzurik ez dago, beraz, ibilbidea egin nahi dutenek ordaindu egin beharko dute. Bazkideentzat 15 euro, eta gainerakoentzat, 20 euro izango da. Bazkaria norberak eraman beharko du.
Izena eman behar da aurrez, Horretarako ETK saltokian edo mendi bazkunak ireki duen online galdetegian egin daiteke. Izena irteera egunera arte eman daiteke, plazak aurrez ez badira betetzen behintzat.
Piriniotara
Bestalde, pasa den asteburuan Piriniotan izan ziren Anaitasuna mendi bazkunako kideak. 14 lagun elkartu ziren guztira.
Castillo de Acher (2.364 metro) eta Agüerri (2.249 metro) mendiak igo zituzten bi egunetan eta Gabardito aterpetxean igaro zuten gaua mendizaleek.